ONGI ETORRI!!!

martes, 12 de abril de 2011


1.go bideoa: LARA TISCAR
Madrilgo  Carlos III unibertsitateko Lara irakasleak hausnarketa antzeko bat egiten du gaitasun digitala eta horrekin zerikusia duten gauzen gainean.

Hasieran ikuspegi irakurketa eta idazketa digitalaren garrantzia azpimarratzen du ( ikuspegi kritiko batetik). Produzitzeko beharrizana dekostruitzeko sarean dagoena interpretatzen jakiteko.

Oinarrizko konpetentzia digitalak erabiltzea edo alfabetizazioaren kontzeptu zabala ulertzea, ez da bakarrik teknología berriak tresna bezala erabiltzen jakitea, baizik eta enfoke kritiko batetik aztertzen jakitea.
zer nahi duzun jakitea oso garrantzitsua da  behar duzuna zer den ikasteko. Bilatzen eta interpretatzen jakin behar da, baina horrez gain, zuk zeuk kontsumitzen duzuna  nork eraikitzen duen aztertzea komenigarria da.

Bestalde, komunikatzen jakin behar dugu, iritziak besteen aurrean ezagutzera ematen saiatu behar gara.
Baina geure buruari galdetu beharreko gauza pugari daudela komentatzen du Larak. Hona hemen zenbait adibide:

-Alfabetizazio digital kritikoari buruz hitz egiten dugunean, pribazitatearen kontu horren aurrean badakigu zertan ari garen? ( datuak, noren esku? Non?)

-Moral bikotzari buruzko gaien gainean ere, microsof-aren konduktazko kodea, pro-ana, pro-mia… gauza finkorik ez dagoela adierazten digu Larak, muturreko egoerak sortzen direla ( edo oso zurrunak edo kontrakoa)

-Web 2.0 erabiltzearen baldintzen aldetik ere, oso zabal eta liberalak direla uste dugu askotan eta zalantza legal oso garrantzitsuak daude horren inguruan.

- Edo, askotan leiatilak aktibatzen ditugunean konprometitzen garenera irakurri gabe. Hor zer?

Lararen helburua, zalantza eta galderak adieraztea da, teknologia horien atzean diseinu eta praktika batzuk daudela ohartarazteko. Beti gaudela zerbait ematen erabilpen eta gauzen truke.

Larak behin eta berriro azpimarratzen duena zera da:  kritikoak izan behar garela sarean bilatu, irakurri,erabili eta  parte hartzen dugunean.

Bestalde ,kultura digital batean parte hartzearen gaineko hausnarketa egiten du. Kultura hori ulertu egin behar dela diosku, ulertu eta bertako “ aktibista” izan behar garela. Gehienbat hezkuntzaren inguruan, erantzukizuna izugarria delako.





Elkarbanatzearen eta era kolektibo batean produzitzearen kulturak balore batzuk ezartzen ditu.  Larak esaten duen bezala, “Sarea ekosistema gisa ikusi, aztertu behar da.”
Jasotzen dugun informazioa ez da guk erabiltzeko eta kitto. Ez. Baizik eta erabili, aberastu eta informazio hori besteei bueltatzeko.Ezagutzak berriro eskainiz, elkartrukatuz eta bakoitzak egiten duenari balorea emanez.

Jendeak ez dio inolako balorerik ematen gelan egiten duenari. Jendea, irakasleak, lotsatu egiten dira. Baina baloreak landu egin behar dira, autoestima landu egin behar da, erratu ahal garela adierazi, baina era barean errakuntza hoiek izanda ere lanaren autore garela azpimarratu.

Bideoa ikusi nahi baduzue egin klik -> H E M E N


2.bideoa: Multimedia Literacy Digital Story

Harrigarria da frogatzea nola galdera sinple batek luzerako hausnarketa sakon batera eraman ahal gaituen.
Baina halaxe izaten da batzuetan… eta kasu honetan ere bada.
Garai bateko ametsak, hor nonbait gelditzen zirenak, orain ia-ia bizi eta sentitu ahal ditugu. Izan ere, dauzkagun aurrerapenekin ez dakigu oraindik noraino helduko ote garen.


WILL DIGITAL TECNOLOGIES TRANSFORM DE EDUCATION DURING THE EARLY DECADES OF THE 21S CENTURY?

Mundua aldatzen ari da eta munduarekin pertsonak, gizartea, hezkuntza.
Eta hori ikusten ari gara, nabarmentzekoa da. Orain dela urte batzutetatik, 21.mendean zehar…

Ez dakigu noiz arte.

Bideoa ikusi nahi baduzue egin klik -> H E M E N

domingo, 10 de abril de 2011

-ETEN DIGITALA-

Aste hauetan, eten digitalari buruzko artikulu oso interesgarria irakurtzen aritu naiz eta horren inguruan zertxobait jakin dezazuen, ulertu dudanaren eta hausnartu dudanaren gogoetatxo bat idatzi dizuet.

ZER DA ETEN DIGITALA?

 Eten digitala instituzio, gizarte edo herrialde ezberdinen artean sortu den bereizketa litzateke. Bereizketa hori sarean sartu daitezkeen eta sarean sartu ezin direnen arteko desberdintasunak sortzen direnean ematen da. Beraz, eten digitalaz ari garenean, ezberdintasun sozioekonomikoez eta banaketa ez ekitatiboez hitz egin behar dugu, hala beharrez. Baina anbiguotasun hori, hala ere, eragiten dion eremu geografikoaren araberakoa da.

Artikuluaren autoreak eten mota batzuei egiten die aipamena:

 -Eten ekonomikoa eta soziala: Eknomiarik gabe, argi izan behar dugu, zaila izango zaigula teknologi berriak izatea. Honetan eten bi bereizten dira: *Eten Biguna: daukan arrazoi bakarra teknologien azpegituren atzetikoa da eta konponbidea, interneten globalizazioa litzateke. *Eten Gogorra: Errealista arazoa ezberdintasun ekonomiko eta sozialetatik sortzen da.

- Hizkuntzakoa: Gehien erabiltzen den hizkuntza unibertsala ingelesa da. Horretarako eta etenik ez egoteko,ingelesa ikasi eta jakin behar da.

-Adinaren araberakoa edo generazionala: Gazteok hekduek baino gehiago erabiltzen ditugu teknologi berriak. Gazteok, teknologiak edota multimediak erabiltzen ditugu, helduek aldiz, ikus-entzunezkoak. Eskolan ere hau frogagarria da, izan ere, ikasleek irakasleek baino gehiago dakite teknologia berrien inguruan.

-Hezitzailea: Ikasleak teknologia horiek erabiltzeko eta ulertzeko gai ez badira, hizkuntza digitala ezagutu eta ulertu behar dute zailtasunei aurre egiteko.

-Irakasle-ikasleen arteko harremana: Ikasleek irakasleak baino erraztasun gehiago dutela ohartzean iraskasleak ez dira ondo egongo, ikastaroak egin beharko dituzte eguneratzeko, izan ere teknologia berriak etengabe ari dira aldatzen.

-Generokoa: Kultura batzuetan emakumea baztertuta dago eta orokorrean gizonezkoak hobeto aritzen dira teknologia berriekin.

-Psikologikoa edo fisikoa: Eskoletan agertzen diren teknologia berriak ez dira guztientzako. Denentzat moldatu beharko lirateke.




Azkenik, hezkuntzak horren guztiaren aurrean zera proposatzen du: teknologia egoki, apropos eta malguak sortzea. Horrez gain, irakaslego prestatu eta kualifikatuak egotea. Bakoitzak dagokion formakuntza eta alfabetizazio digitala edukitzea.

Eta ni ere horrekin bat nator, eskoletan beharrekoa da eta batez ere etengabe aldatzen ari den mundu honetan eta etorkizunari begira, moldagarriak diren pertsonak prestatzea, edozertarako prest egon behar diren gizakiak heztea.

Beste barik eta informazio gehiago nahi izatekotan, artikulua irakurri dezakezue, HORRETARAKO  SAKATU -->>>HEMEN

lunes, 7 de marzo de 2011

Aproba testu birsortua

<>
Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak.

domingo, 6 de marzo de 2011

Informazioaren gizartea

 Gizartea izugarri aldatu, eboluzionatu da.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak munduko milaka pertsonaren bizimodua aldatzen ari dira. Lan mundua aldatu dute, merkataritza, aisialdia, baita harreman pertsonalen mundua ere. Baina kontuan hartu behar da informazioaren gizartea aho biko arma izan daitekeela. Harremanetarako modu berri bat izan daiteke, gizartean parte hartzen lagun dezake; baina kontrakoa ere gerta liteke: gizarteratzeko hesi edo oztopo eta bazterkeria-iturri izan daiteke teknologia horiek eskuragarri ez dituenarentzat.
                                                   



Nola eragin ditzakete gauzek horrenbeste?Norainoko eboluzioa izan ahal da?

Hainbat galderen aurrean aurkitzen gara eta denentzako erantzunik ez badago ere, hainbat da interneten aurki dezakezun informazioa honi buruz. Hala eta guztiz ere, nik zenbait leku gomendatzen dizuet.


-  Horretarako engi klik hemen (Inf.gizartearen definizio eta informazioa eskuratzeko: wikipedia)

- Edo hemen interesgarria den artikulu hau irakurtzeko




Eta amaitzeko, hona hemen gaiaz zerbait gehiago jakiteko lagungarri suerta dakigukeen azkeneko gauza: