ZER DA ETEN DIGITALA?
Eten digitala instituzio, gizarte edo herrialde ezberdinen artean sortu den bereizketa litzateke. Bereizketa hori sarean sartu daitezkeen eta sarean sartu ezin direnen arteko desberdintasunak sortzen direnean ematen da. Beraz, eten digitalaz ari garenean, ezberdintasun sozioekonomikoez eta banaketa ez ekitatiboez hitz egin behar dugu, hala beharrez. Baina anbiguotasun hori, hala ere, eragiten dion eremu geografikoaren araberakoa da.
Artikuluaren autoreak eten mota batzuei egiten die aipamena:
-Eten ekonomikoa eta soziala: Eknomiarik gabe, argi izan behar dugu, zaila izango zaigula teknologi berriak izatea. Honetan eten bi bereizten dira: *Eten Biguna: daukan arrazoi bakarra teknologien azpegituren atzetikoa da eta konponbidea, interneten globalizazioa litzateke. *Eten Gogorra: Errealista arazoa ezberdintasun ekonomiko eta sozialetatik sortzen da.
- Hizkuntzakoa: Gehien erabiltzen den hizkuntza unibertsala ingelesa da. Horretarako eta etenik ez egoteko,ingelesa ikasi eta jakin behar da.
-Adinaren araberakoa edo generazionala: Gazteok hekduek baino gehiago erabiltzen ditugu teknologi berriak. Gazteok, teknologiak edota multimediak erabiltzen ditugu, helduek aldiz, ikus-entzunezkoak. Eskolan ere hau frogagarria da, izan ere, ikasleek irakasleek baino gehiago dakite teknologia berrien inguruan.
-Hezitzailea: Ikasleak teknologia horiek erabiltzeko eta ulertzeko gai ez badira, hizkuntza digitala ezagutu eta ulertu behar dute zailtasunei aurre egiteko.
-Irakasle-ikasleen arteko harremana: Ikasleek irakasleak baino erraztasun gehiago dutela ohartzean iraskasleak ez dira ondo egongo, ikastaroak egin beharko dituzte eguneratzeko, izan ere teknologia berriak etengabe ari dira aldatzen.
-Generokoa: Kultura batzuetan emakumea baztertuta dago eta orokorrean gizonezkoak hobeto aritzen dira teknologia berriekin.
-Psikologikoa edo fisikoa: Eskoletan agertzen diren teknologia berriak ez dira guztientzako. Denentzat moldatu beharko lirateke.
Azkenik, hezkuntzak horren guztiaren aurrean zera proposatzen du: teknologia egoki, apropos eta malguak sortzea. Horrez gain, irakaslego prestatu eta kualifikatuak egotea. Bakoitzak dagokion formakuntza eta alfabetizazio digitala edukitzea.
Eta ni ere horrekin bat nator, eskoletan beharrekoa da eta batez ere etengabe aldatzen ari den mundu honetan eta etorkizunari begira, moldagarriak diren pertsonak prestatzea, edozertarako prest egon behar diren gizakiak heztea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario