ONGI ETORRI!!!

sábado, 26 de febrero de 2011

Gaurkoan " THE MACHINE IS US" bideoari buruzko gogoeta egiteko aukera izango dugu.




Hipertestualitatearen gaiari lotuta, informazio gehiago nahi izan ezkero, egin klik hemen.

1 comentario:

  1. Bideo adierazgarri eta interesgarria izan da ( nire ustez). Nahiz eta azalpenen letra edo hitzak arin joan, gutxika eta geldiguneak egiten badituzu oso baliagarria izan daitekeela uste dut.

    Bideoak hipertestua eta lehengo eta oraingo weben arteko ezberdintasunak azaltzen ditu.
    Alde batetik, hipertestuaren malgutasuna eta aldakortasuna azpimarratzen da. Argi dago paperean baino errazago zuzentzen eta aldatzen direla gauzak.

    Bestetik, webak lehen, HTML egitura zutela esaten da. Izan ere, web dokumentu baten egitura definitzeko erabiltzen zen. Helburua, egitura nola definitu izaten zelarik.

    HTML-an, formatoa eta egitura ezin zitezkeen banatu, orain ordea bai ( XML)
    Gainera, datuak mugitzeko, aldatzeko aukera dugu, formatoaren aginduak betetzeko beharrik izan gabe.

    Horrez gain, ez da kode berezirik ezagutu behar web batean informazioa publikatzeko.
    Beraz, aukera librea da, guk geuk antolatzen baititugu gauzak. Gu geu bilakatzen garelarik makina.

    Hori bai, beti ere, kontu handia eduki behar dugu, makina gu geu garen neurrian, jakin behar da zer nolako informazioa eskeintzen den eta kontuan hartu behar dugu, igotzen den informazioa askotan ez dela segurua.

    ResponderEliminar