1.go bideoa: LARA TISCAR
Madrilgo Carlos III unibertsitateko Lara irakasleak hausnarketa antzeko bat egiten du gaitasun digitala eta horrekin zerikusia duten gauzen gainean.
Hasieran ikuspegi irakurketa eta idazketa digitalaren garrantzia azpimarratzen du ( ikuspegi kritiko batetik). Produzitzeko beharrizana dekostruitzeko sarean dagoena interpretatzen jakiteko.
Oinarrizko konpetentzia digitalak erabiltzea edo alfabetizazioaren kontzeptu zabala ulertzea, ez da bakarrik teknología berriak tresna bezala erabiltzen jakitea, baizik eta enfoke kritiko batetik aztertzen jakitea.
zer nahi duzun jakitea oso garrantzitsua da behar duzuna zer den ikasteko. Bilatzen eta interpretatzen jakin behar da, baina horrez gain, zuk zeuk kontsumitzen duzuna nork eraikitzen duen aztertzea komenigarria da.
Bestalde, komunikatzen jakin behar dugu, iritziak besteen aurrean ezagutzera ematen saiatu behar gara.
Baina geure buruari galdetu beharreko gauza pugari daudela komentatzen du Larak. Hona hemen zenbait adibide:
-Alfabetizazio digital kritikoari buruz hitz egiten dugunean, pribazitatearen kontu horren aurrean badakigu zertan ari garen? ( datuak, noren esku? Non?)
-Moral bikotzari buruzko gaien gainean ere, microsof-aren konduktazko kodea, pro-ana, pro-mia… gauza finkorik ez dagoela adierazten digu Larak, muturreko egoerak sortzen direla ( edo oso zurrunak edo kontrakoa)
-Web 2.0 erabiltzearen baldintzen aldetik ere, oso zabal eta liberalak direla uste dugu askotan eta zalantza legal oso garrantzitsuak daude horren inguruan.
- Edo, askotan leiatilak aktibatzen ditugunean konprometitzen garenera irakurri gabe. Hor zer?
Lararen helburua, zalantza eta galderak adieraztea da, teknologia horien atzean diseinu eta praktika batzuk daudela ohartarazteko. Beti gaudela zerbait ematen erabilpen eta gauzen truke.
Larak behin eta berriro azpimarratzen duena zera da: kritikoak izan behar garela sarean bilatu, irakurri,erabili eta parte hartzen dugunean.
Bestalde ,kultura digital batean parte hartzearen gaineko hausnarketa egiten du. Kultura hori ulertu egin behar dela diosku, ulertu eta bertako “ aktibista” izan behar garela. Gehienbat hezkuntzaren inguruan, erantzukizuna izugarria delako.
Elkarbanatzearen eta era kolektibo batean produzitzearen kulturak balore batzuk ezartzen ditu. Larak esaten duen bezala, “Sarea ekosistema gisa ikusi, aztertu behar da.”
Jasotzen dugun informazioa ez da guk erabiltzeko eta kitto. Ez. Baizik eta erabili, aberastu eta informazio hori besteei bueltatzeko.Ezagutzak berriro eskainiz, elkartrukatuz eta bakoitzak egiten duenari balorea emanez.
Jendeak ez dio inolako balorerik ematen gelan egiten duenari. Jendea, irakasleak, lotsatu egiten dira. Baina baloreak landu egin behar dira, autoestima landu egin behar da, erratu ahal garela adierazi, baina era barean errakuntza hoiek izanda ere lanaren autore garela azpimarratu.
Bideoa ikusi nahi baduzue egin klik -> H E M E N
2.bideoa: Multimedia Literacy Digital Story
Harrigarria da frogatzea nola galdera sinple batek luzerako hausnarketa sakon batera eraman ahal gaituen.
Baina halaxe izaten da batzuetan… eta kasu honetan ere bada.
Garai bateko ametsak, hor nonbait gelditzen zirenak, orain ia-ia bizi eta sentitu ahal ditugu. Izan ere, dauzkagun aurrerapenekin ez dakigu oraindik noraino helduko ote garen.
WILL DIGITAL TECNOLOGIES TRANSFORM DE EDUCATION DURING THE EARLY DECADES OF THE 21S CENTURY?
Mundua aldatzen ari da eta munduarekin pertsonak, gizartea, hezkuntza.
Eta hori ikusten ari gara, nabarmentzekoa da. Orain dela urte batzutetatik, 21.mendean zehar…
Ez dakigu noiz arte.
Bideoa ikusi nahi baduzue egin klik -> H E M E N